2016/02/29

MASAJEA

Masajeak ematen ikasten ari gara, umeak lasaitzeaz gain haien arteko interakzioa ere indartzen da, errespetua eta kooperatibismoa ere lantzen dugu, gainera gustuko ekintza denez proposatu bezain laster ekiteari ematen diote.
Etxean frogatu nahi? hemen duzue bideoa
Kantaren hitza ere lantzen ari gara, luzea izan arren buruz ikasten ari dira.

Kask-kask oskola, kraskatu arrautza oskola;
behera badoa haren gorringoa.
Inurritxoak gora, gerritik lepora;
behera behera inurriak, beti bihurriak.
Aupa elefanteak, zuek bai mastodonteak.
Mesedez jaitsi, ez nazazue hautsi.
Txitoak goraka, txio-txio-txioka;
txitoak beheraka, aita kukurruka.
Igo sagu saguzarrak, igo sagu saguzarrak,
odola zurrupatu, odola zurrupatu;
jaitsi sagu saguzarrak, jaitsi sagu saguzarrak,
odola zurrupatu, odola zurrupatu.
Laranjen igoera, zukua atera, zukua atera.
Laranjen jaitsiera, zukua atera, zukua atera.
Hotzak akabatzen nago. Fu, fu!
Hotzak akabatzen nago. Fu, fu!
Hotzikara eta agur.

iruzkinik ez: