2016/03/06

ERREGLETAK ETA POLIKUBOAK

Barakaldoko berritzeguneko blogatik hartuta (Ane Olabarriak idatzia)

"Matematiken aprendizaian kontzeptua modu manipulatiboan landu behar da kontzeptuaren errepresentazioa egin baino lehen, “aprendizaje por descubrimiento” Brunerrek zioen bezala
Tonyk proposatzen duena da manipulazio hori egiteko kanikak, kromoak, harritxoak, margoak erabiltzea, eta bereziki, erregletak eta kalkulagailua. Erregleten bidez, besteak beste, zenbakien deskonposaketa eta konposaketa barneratzen da..."

Askotan erabiltzen ditugu polikuboak eta erregletak gelan, gehienetan libreki jolasten dute, haien irudimena gero eta handiagoa denez oso erainkuntza politak egiten dituzte. Ekintza zuzena egin ondoren haiek haien erara berregiten dute alfonbran, txoko librean daudenean. Denbora luze ematen dute saiakerak egiten, esperimentatzen, ideiak elkar trukatzen.....eta hau egiten duten bitartean pentsamendu matematikoa garatzen daude.








iruzkinik ez: