Hemen gaude berriro, oso egun lasaia izan da, umeak Olentzerok zein Errege Magoek ekarritakoa kontatzen ibili dira, gero gehien gustatu zaiena marraztea proposatu diet, hona hemen emaitzak.
GAURDALEENENGO EGUN IKASTOLAN
NAROA
KONTATUDUGUSEREKARI DIGU OLENTZERO
LEIRE
ELURRAEGINU
ENDIKA
MARRASTU DUGU OLENTZEROK EKARRI DIGUNA
IMANOL
Ya estamos de vuelta, los niños han venido con ganas de contar los regalos que han recibido.
2010/01/08
LEHENENGO EGUNA
2009/12/29
GABONAK

Horma-irudia amaitu dugu jadanik, ikusten duzuenez Gabonetan egiten duguna eta gertatzen dena idatzi dute, gero gutunaren atal nagusiak ikasi ditugu.
Denbora luzean egon gara Olentzeroari eskatuko dioguna pentsatzen eta irudiak bilatzen, baina garrantzitsuena gutuna idaztea izan da, lan gogorra egin ondoren postontzira hurbildu gara bidaltzera.
2009/12/19
ZUHAITZA APAINTZEN
Zuhaitza apaindu nahi duzue? Apaingarri gainean klik egin eta arrastatu, besterik ez da egin behar.
Non ikusi: http://lourdesgiraldo.blogspot.com/
2009/12/16
ELURREZKO PANPINAK
2009/12/15
Gabonak

Joan den astean Gabonari buruz hitz egiten hasi ginen, umeen aurrezaguerak oso handiak direla berehala konturatu nintzen baita interes eta jakin-min handia ere,eta guztion artean garrantzitsuena idaztea proposatu nien; horrela hasi zen gure horma-irudi hau. Aste honetan gutuna da gaia,idatzi baino lehen ikasiko dugu zertarako erabiliko dugun, zeintzu diren atal nagusienak, zer idazten den gutun-azal, helbideak,....Ikusi ondoren bakoitzak berea idatziko dio Olentzeroari, gero postontzian sartzeko plazara joango gara.
Después del puente hemos empezado con el tema de las Navidades, me he dado cuenta que tienen muchos conocimientos previos sobre el tema y mucho interés ¿porqué será?.
Esta semana estamos hablando sobre las cartas,cuando se escriben, pará que,cuales son sus partes fundamentales,lo que se escribe en el sobre,....Después escribiremos al Olentzero y nos acercaremos hasta la plaza para echarlas al buzón.
2009/12/14
2009/12/13
ELUR MALUTAK
Bai musika gelan bai gure ikasgelan Olentzero egunean abestuko ditugun kanta ikasten eta ensaiatzen ibiltzen gara behin eta berriro.Zuen seme-alabeekin ikusi,ikasi eta dantzatu nahi baduzue hemen uzten dizuegu bideoa.
2009/12/11
TXIKITIN PARK
BOLEKIN-GOLASTUDU IRUNE PAULA IRATI
IRUNE
2009/12/08
2009/01/13
JAIALDIAREN ARGAZKIAK
Abenduan 19an Olentzero etorri zitzaigun ikastolara, oso egun berezia izan zen eta primeran pasatu genuen, hemen ikusten duzuen bezalaxe.
El pasado 19 de diciembre el Olentzero vino a la ikastola.
2008/12/18
OLENTZERO
Bihar OLENTZERO etorriko zaigu ikastolara gure abestiak entzutera eta eskatutako opariak ematera.
Goizean mesu bat bidali digu arazo larri bat duela esateko; EZ DAKI NON UTZI DUEN BERE PIPA!
Prest zaudete laguntzeko? ea denon artean zerbait bururatzen zaigun!
Mañana vendrá el Olentzero a la ikastola, nos ha dejado un mensaje diciendo que no encuentra su pipa por ningún sitio.Tenemos que pensar cómo ayudarle.
Klikatu triangeluaren gainean entzuteko.
Para escuchar hacer click en el triángulo.
2008/12/17
JAVIERREN POSTALA
5 URTEKO GELAKOENTZAT
Dakizuenez Javier Txinan dago eta postal bat idatzi genion Gabonak zoriontzeko.
2008/12/16
IKASTOLA APAINDU DUGU
3 egun, 3 egun besterik ez dira geratzen OLENTZERO gure ikastolara etortzeko eta polita ikus dezala apaindu dugu denon artean.
Espero dugu bere gustokoa izatea.
Sólo quedan 3 días para que el Olentzero venga a la ikastola.
Esperamos que le guste mucho cómo la hemos decorado entre todos.
2008/12/13
AURTENGO GABON KANTAK
Aurten kanta hau dugunez berri, hitza idatzi dizuet umeekin batera ikasteko:
Gabonak! Gabonak!
hau zoriona!
bertsotan ari zaigu gaur aitona
Ajaja!barrezka dago amona
Bizarzuri, Bizarzuri,
mendi gainak zuri-zuri
zorionak, zorionak
bertan ditugu gabonak.
Tximini zulotik
norbait sartu da,
muturbeltz,begigorri,aibalio!
Olentzero dela halaxe dio.
Bizarzuri,.....
Laster urte berri
gaur Olentzero
alferrontzi,mozkor eta tripero,
hor dago sutondoan bero-bero
Bizarzuri,....
Tranka-tranka,trostan
hiru errege,
hirurak datoz jator eta legez,
panpin politak ekarri mesedez.
Bizarzuri,...
Dena dela geratzen diren beste gabonkanta bi entzun nahi badituzue ikurraren gainean klikatu.
OLENTZERO
HATOR, HATOR
Este año repetimos los villancicos de OLENTZERO y HATOR HATOR ( podeis escucharlos clicando en el icono). Como novedad le cantaremos al Olentzero BIZAR ZURI, por si no lo conoceís os hemos escrito la letra.
OLENTZERO INTERNETEN
Gabonetan gure seme-alabak segurtasun osoz utzi nahi baditugu ordenadore aurrean hemen ditugu helbide interesgarri hauek:
ANTZERKIRA GOAZ!
Barakaldoko antzokiak eskolako antzerkialdia kanpainaren barruan GABON KONTUK eskaintzen digu.
2008/12/06
2.mailakoen ikustaldia
Jaialdirako abestiak ikasteaz gaian dantzak ere ikasi behar ditugu. Ostiralean gure gelara 2. mailakoak etorri ziren zelan egiten den We wish you a Merry Christmas-en dantza erakustera.Ikusi ondoren gu ere animatu ginen egitera.
Para la fiesta además de canciones aprenderemos bailes. El viernes vinieron los niños/as de la clase de Asier a enseñarnos el primero.Después nos animamos nosotros.
GABON KANTAK
Abenduaren 19an OLENTZERO etorriko zaigu ikastolara, egun horretan urtero bezala jaia izango dugu.Olentzeroari harrera egiteko gabon kantak ikasten ari gara.Lehenengoa ingelesaz abestuko diogu:WE WISH YOU A MERRY CHRISTMAS.
Lehen hezkuntzan karaoke hau lantzen ari dira
Bertsio hau haur hezkuntzarako zuzenduta dago
El 19 de diciembre celebraremos la fiesta del Olentzero, hemos empezado a ensayar los villancicos que le cantaremos. En primaria están trabajando con el karaoke que veís en el video, para nosotros esto es muy apropiado.
2008/12/01
IZENADUBA
Datorren ostegunean Mungira joango gara Olentzeroren etxera ikustera, hor ere euskal mitologien pertsonaiak ezagutuko ditugu.
















